2012/11/27

Hitzaldia Madrid-en: "De la imposición de la cópula a la exploración de los propios deseos". Urtarrilak 11

"Bizitzaren zuhaitza". G. Klimt
"Kopularen inposaketatik desira propioen esploraziora" 
Urtarrilak 11, ostirala.
18.30-21.00
La Casita del Pez Luna
C/ Independencia 1, 2º D C. Opera.
Madrid
Aforo mugatua.
Izena-emateko:
elpezluna@gmail.com / 671 070 619




Hitzaldi honetan proposatzen dugu XX. mendean zehar ibilaldi historikoa (sexologikoa eta literarioa ere), kopularen inposaketaren diskurtsoaren eraikuntza ulertu ahal izateko.

Geure gizarteak sexualitate eredu genitalizatu eta koitozentriko bat saltzen digu, patroi bat, gozamenerako gorputzaren erabilera zuzena zein den inposatzen duen hizkuntza kodifikatu bat.

Kontzeptualizazio honek turistak bihurtzen gaitu, helmuga zein den esan digutenarekin obsesionatuak. Eta geure sexualitatea modu larrigarri eta zalantzagarrian, antsietatez eta ase gabe bizitzera eramaten gaitu.

Honako hau gure gonbidapena: inposatutako gidoia ahaztu, geure hizketa propio esploratu eta eraiki ahal izateko; turista abandonatzea bidaiaria berreskuratzeko; genitala eta ez-genitalaren arteko desberdintzea, zein helmuga eta aurretikoen arteko bereiztea gainditzea; geure gorputza zein geure plazera bilatzeari ekitea; eta azkenik, ars amandi-a zaintzea, bestearekin elkartzea lantzea eta samurtasuna lantzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario