2013/05/23

Hitzaldia Amurrion: "Gurasoen sexualitatea". Maiatzak 27

Maiatzak 27, astelehena, 18:00
Hauspoa
Aiara etorbidea, 20.
Amurrio
Sarrera dohain


Umeen etorrerarekin, gure bizimodua zentzu askotan aldaten da. Etengabeko arretaren beharra duen jaioberriaren presentziak geure erritmoak aldatzen ditu, geure lehentasunak, geure bizikidetza, geure erotika...

Anabasa horretan, batzuetan, bikote harremana zaintzeari uzten diogu. Guraso bihurtzean, batzuetan, ahaztu egiten dugu behin maitaleak izan ginela, konturatu gabe maitasun harremanaren zaintzea ezinbestekoa dela ez soilik bikotearentzat, baizik eta jaioberriarentzat ere, bere behar garrantzsitsuenetako bat izango baita sentitzea bere gurasoak zoriontsu sentitzen direla, elkar maite dutela, bizitzaz gozatzen dutela.

Hazkuntza garaian gure amatoria, bere moduak aldatuko badira ere, ez du zertan desagertu behar. Are gehiago, agian jaioberriaren presentziak eraman gaitzake maitale bezala elkar aurkitzeko beste aukera batzuetaz jabetzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario