2014/05/14

Hitzaldia Egian (Donostia): "Haurrak eta sexualitatea". Maiatzak 22

Maiatzak 22, osteguna
19:00tan
Egiako Kultur Etxean
Sarrera dohain
Antolatzailea: Egia Euskaraz

Gurasook gure seme-alaben sexualitateaz kezkatu ohi gara. Adituen aholkua bilatzen dugu, esan diezaguten zer egin, nola hezi, nola bideratu umeen sexualitatearen adierazpena. Eta ez gara ohartzen askoz ere aberasgarria litzatekeela guretzat, une batez soilik izango balitz ere, behatzea, soilik behatzea, nola bizi duten umeek haien sexualitatea! Bere gorputza esploratzen dute, gorputzaz jabetu eta harro sentitzen dira, gozatu eta partekatzen dute, eta bere ahalbide guztiak garatzen dituzte.

Heziketa ukatzaile eta zapaltzailea sustatzen duen kultura honek agindutakoari jarraitu ahal diogu. Edo, bestela, geure buruei itaundu ahal diegu ea den posible, hazkuntza-jarrera baten bidez, geure seme-alaben sexualitatearen garapenaren akonpainamendua egitea. Hau da, izaki sexuatuak direla aitortzea, nor bere gorputzaren eta bestearenaren esplorazioa eta plazerraren bilaketa errespetatzea, gizon eta emakume egiten joateko norberaren era berezia onartzea, eta haien eskaerak eta galderak serio hartzea.

Geure eme-alaben sexualitateaz hainbeste kezkatu beharrean, agian geure sexualitateaz pixka bat gehiago ardura hartu ahalko genuke. Haietaz pentsatzen badugu ere, jakin behar dugulako haientzat funtsezkoa dela gure sexualitatearekiko jarrera eta, batez ere, geure sexualitatearen bizipena. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario