2010/02/19

Samurtasun Tailerra. Zure sexualitatera hurbilpena

Samurtasun Tailerra gonbidapen bat da jabetzeko izaki sexuatuak garela, sexualitatea gure gaitasun bat dela, balore bat, gure ongizaterako giltza dela; izaki eskaintzaileak garela eta bestearekin elkartzera samurtasunaren bidez iristen dela.

Tailerrean konfiantza eta segurtasunezko gune bat sortzen dugu, judiziorik gabekoa, non pertsona bakoitza, bere erritmora eta bere biografiaren arabera, ikerketa propioa burutu dezakeen hiru ardatzen inguruan: gorputza, plazera eta komunikazioa.

Horretarako hainbat jolas eta dinamika proposatzen ditugu. Mugimenduak, erlaxazioak eta automasajeak gorputza sentitzeko eta gorputzaz kontzientzia hartzeko bidea ematen digute. Elkartze-jolasetan bestearekin komunikazioa esploratzen dugu: eskatu eta eman, eskaini eta jaso... Ikaspena beti baikortasunetik abiatuta.

Zeuretzako tarte eta gune bat.

“Sexualitatea atsegingarri izateko gaitasuna da, eta komunikatzeko bide bat, samurtasuna izanik bere adierazpide gorena; 
eta samurtasuna da zuretzat garrantzitsua izateko gaitasuna, 
zu niretzat  garrantzitsua zarelako.”  
Carlos Menéndez

No hay comentarios:

Publicar un comentario