Samurtasun Tailerra. Zure sexualitatera hurbilpena
Bidelaguna: Aingeru Mayor
(Samurtasun Tailerraren sortzailea, Olatz Marcosekin batera, eta bidelaguna 20 urtez)
Samurtasun Tailerra gonbidapen bat da jabetzeko izaki sexuatuak garela, sexualitatea gure gaitasun bat dela, balore bat, gure ongizaterako giltza dela; izaki eskaintzaileak garela eta bestearekin elkartzera samurtasunaren bidez iristen dela.
Samurtasun Tailerra bidaia bat da. Helbururik eta helmugarik ez duen bidaia. Barrurako bidaia. Neu naizena begiratu eta ikusteko bidaia. Izateko bidaia. Hazkunde pertsonaleko tailer honetan sexualitatea, erotika eta maitatzearen artea lantzen ditugu.
Tailerrean giro zaindu eta lagundua sortzen dugu, konfiantza, segurtasuna eta epairik eza sustatzen dituzten baldintzak eskainiz. Horrela, bakoitzak bere erritmoan eta bere biografiaren arabera, bere ikerketa pertsonala egin ahal izango du hiru ardatzen inguruan: gorputza, plazera eta komunikazioa.
Tailerrean gorputzarekin lan egiteko aukera irekitzen da, gorputz osoarekin, eta baita zentzumen guztiekin, azalarekin, kontaktuarekin, begiradarekin, laztanarekin, besarkadarekin ere… Tailerra sarrera-teoriko batekin hasten da. Gainerako denbora jolas eta dinamika bidezko lanketa bibentzialaren bidez garatzen da, eta horien ostean taldearekin hitzaren bidez partekatzen da bizitakoa.
- Jolas eta dinamika batzuk norbanakoak dira: mugimendua, erlaxazioa, esplorazioa edo masajea baliatuz, nor bere gorputza sentitzeko eta kontzientzia hartzeko aukera ematen digute.
- Beste jolas eta dinamika batzuk partekatuak dira: bestearekin komunikazioa esploratu, eskatu eta eskaini, eman eta jaso…
Tailerrean inork ez du nahi ez duen ezer egiten. Proposamena da "egin behar dut" gjztiak bazterrean uztea, eta norbere izatearekin konektatzea.
Samurtasun Tailerra elkartzeko bideak aurkitu nahi dituzten emakume eta gizonen elkargune bat da.
Ez da bikoteentzako tailer bat, eta ezin da bikotekidearekin egin. Hala ere, tailerrean lantzen diren tresnek balio handia dute bikote-harremana elikatzeko.
Tailerrean parte hartzeak honako konpromiso hauek dakartza:
- Konfidentzialtasun konpromisoa: Tailerrean besteek esandakoa edo egindakoa ezin da tailerretik kanpora partekatu. Horrela, esplorazio-bidaia segurtasunez eta konfiantzaz egin ahal izango dugu.
- Besteen prozesuekiko zaintza eta errespetu konpromisoa.
Ternura Tailerra zuretzat den denbora eta espazioa da.
Zeuretzako tarte eta gune bat.
“Sexualitatea atsegingarri izateko gaitasuna da,
eta komunikatzeko bide bat,
samurtasuna izanik bere adierazpide gorena;
eta samurtasuna da,
eta samurtasuna da,
zuretzat garrantzitsua izateko gaitasuna, zu niretzat garrantzitsua zarelako.”
Carlos Menéndez
Carlos Menéndez
[Samurtasun tailerra sexualitatea eta erotikaren arloan hazkkuntza pertsonalerako tailer bat da. Ez da bikoteentzako tailerra eta beraz ezin da bikotekidearekin batera egin.]
Samurtasun-tailerretako partehartzaileen hainbat balorazio
“Tailerrean sentitzen ikasten da, osotasunean sentitzen, izateaz gozatzen, ez gehiago edo gutxiago egin ahal izateaz, hobeto edo okerrago, baizik eta begiak itxi soilik eta zure azalean sentitu ematen eta jasotzen duzuna, zure eta bestearen hedapen bat izango balitz bezala. Bestea nigan, ni bestearengan, eta sentitu besterik ez. Tailerra izan da, ziur aski, nire bizitzako esperientziarik ederrenetakoa bat.”
(Tara, 45 urte)
“Tailerra nigana hurbildu nauela sentitzen dut, gorputz osotik bizitza sentitzen duen eta jolasten super ondo pasatzen duen emakumearengana. Umeago ere sentitu naiz, baina ez txikiago, kontrakoa baizik, handi sentitu naiz, oso segurua eta aldi berean jostaria, alaia, zoriontsua... Sinestezinak neure buruarekin izandako konexio uneak. Super polita, sexuala, zoriontsua sentitzen nintzen, gorputz osotik plazera transmititzen nuelako.”
(Eli, 30 urte)
“Bake handiko uneak; ez zegoen ezer gehiagorik; orainaldi hutsa zen, interferentziarik gabekoa; zer gehiago eska zitekeen? Ba bai, gehiago eska daiteke.”
(Manu, 42 años)
"Tailerrak eskeintzen ditu tresna oso interesgarriak bikotearekin eta besteekin konpartitzeko, neure burua ezagutzeko (limiteak, zailtasuna, gaitasunak...) eta besteak be ezagutzeko eta beraiekin gozatzeko."
(Ane, 29 urte)
“Oso ongi tratatua eta mimatua sentitu naiz. Segurtasuna eta konfidantza transmititu didazue.”
(Mikel, 49 urte)
“Etxean, tailerraren ondoren, bat-batean ulertu nuen nire bizitza osoa. Neure aurpegia ikusi nuen ispiluan eta neure irribarrea ikusi nuen, neure bizitzako, neure aurpegiko irribarre guztiak. Irribarre xarmant hori, neuria, jendeari ematen diodana, baina nik inoiz ikusia ez nuena."
(Ainhoa, 39 años)