2011/09/28

Turistak, bidaiariak eta ibiltariak

Turistak izan gaitezke, esan dieten lekura iristeko irrikitan daudenak. Esaten digute badaudela lehen mailako helmugak, eta beste batzuk bigarren mailakoak. Beste guztiak ez zaizkigu axola.
Lortutako helburu berri guztiak haien koadernatxoetan apuntatzen dituzten turistak. Argazkiak ateratzen dituzte, ondoren guztiei froga gisa erakusteko. Eta bere kontuak egiten dituzte, eta kontatzen dituzte, eta zenbatu ere bai.

Bidaiariak izan gaitezke, zanpatu gabeko lurraldeak esploratzen dituztenak, ezarritako ibilbideak ibili beharrean, ibilbide berriak sortzen dituztenak, beren intuizioei jarraitzen dietenak. Nahiz eta batzuetan, lurralde arrotzetan, zaila izaten da lasai sentitzea, seguru, norbera den bezalakoa izan ahal izateko.
Ezezaguna deskubritzean gozatzen duten bidaiariak. Gozatzen dutenak, agian, ezezaguna menderatzeagatik.

Ibiltariak izan gaitezke, presarik gabe, lurralde hurbil eta familiarretatik ibiltzen direnak. Dagoeneko ezagunak diren lurraldeetatik.
Ibiltzeagatik gozatzen duten ibiltariak, bere bidexketan topatutako detaile xumeengatik harritu egiten direnak: lore bat zabaltzen, tximeleta bat jirabiraka, ilargiaren distira erreka batean, kakalardoa bat simaur pilotatxoa pirritan eramaten. Bide berriak asmatzen dituzten ibiltariak, egunero paisaia ezagun horietan aurkitzen dituzten ñabardura berriaekin emzionatu egiten diren ibiltariak.
Egunero bidea berria delako.
Eta baita ibiltaria ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario