2023/07/26

🌱 Ternura 🌱 Proiektu musikal eta poetikoa

🌱Ternura🌱 Proiektu musikal eta poetikoa da, Aingeru Mayorrek eta Gustavo Olmedok Samurtasun Tailerretan (Emeki) aurkitu eta elkarrekin jolastu eta sortzea erabakitzen dutenean elkartzetik sortzen dena, musikaren bidez publikoari Samurtasunaren gakoetako batzuk hurbiltzeko: norberaren izatearekiko konexioa, geure gorputzen edertasuna, plazerak garamatzan ongi-izatea, elkartzeko gaitasuna... Ez hainbeste ideia moduan transmitituz, baizik eta sentsazio, melodia, emozio, erritmo... gisa. Gizakiengan dagoen ederrenetik abiatuta edertasuna sortuz, samurtasunetik, Carlos Menendezek honela definitzen zuena: “samurtasuna da ni zuretzat garrantzitsua izateko gaitasuna, zu niretzat garrantzitsua zarelako."


Haien kantuen aurkezpena zuzeneko emanaldietan ez da ohiko kontzertu bat, proposamen eszeniko integral bat baizik, non musika azalarekin entzun ahal izango dugun, gure bihotzaren erritmoan durundarazi, begiak itxi eta geure edertasuna deskubritu. Elkarren eskuetatik heldu eta elkartzearen handitasuna sentitu, gure gizatasuna gogorarazten digun laztan eta besarkada batean bildu. Bidaia emozionala. Atximur bat gure tripetan. Oraina oparituko digun arnasa. Taupada bat beste hainbat taupadekin batera...

Zuzeneko estreinaldia: irailaren 3an, Luz del Sur jaialdian (San José del Valle, Cádiz)
🌿 IV Ecstatic Arts Festival
📅 Abuztuaren 28tik irailaren 3ra
📍 San José del Valle, Cadiz
🎫 Sarrerak salgai hemen: https://www.luzdelsur.es


No hay comentarios:

Publicar un comentario