2023/09/19

Samurtasun Tailerra (euskaraz). Gaintza (Nafarroa). Irailak 30 - urriak 1

Irailak 30 - urriak 1
Sortetxea. Gaintza (Nafarroa)

euskaraz 🤍💚❤️
Informazioa eta izen-emateak:  info@sortetxea.eus
Bidelaguna: Aingeru Mayor

 

 

Samurtasun Tailerra. Zure sexualitatera hurbilpena

Sexualitatea, erotika eta maitatzeko artea lantzeko hazkunde pertsonalerako bizipen tailerra. Konfiantza, lasaitasuna eta segurtasuna ahalbidetzeko gune bat prestatzen dugu, non norberak, bere erritmora eta bere biografiaren arabera, norbere ikerketa egin dezakeen, hiru ardatzen inguruan: gorputza, plazera eta komunikazioa. 

Geure geografietako bazterrak esploratzeko eta biderako argiak eta argirako bideak deskubritzeko gonbidapena: subjektu sexuatuak garela; sexualitatea potentzial bat, balio bat, gure ongizaterako giltza dela; izaki eskaintzaileak garela; zu eta biok banatzen gaituen amildegia zeharkatzeko samurtasuna dela bidea. Bidaia bat. Helmugarik gabea. Norberaren barnerakoa. Elkarri begiratzeko eta elkar ikusteko bidaia. Izan ahal izateko bidaia.

Denbora eta espazioa zuretzat.



No hay comentarios:

Publicar un comentario